XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Sabin'ak euzkereatzaz ezer egin ebanentz?.

Bai ene irakurrle, Sabin'ak, ezerr baño geyago egin eban euzkereatzaz.

Sabin, jayotzaz, erdelduna zan; euzkeraz, berba bat be ezekijan-eta.

Jayotzaz ezeze, gixon elduba zala be Sabin, errdelduna ixan zan, gogua be errdelduna ebalako.

¿Errdel-gogua Sabin'ak? Bai, irakurrle, ¡errdel-gogua Sabin'ak!, bere aberrija, Euzkadi ezeban ezagututen-eta.

Baña Sabin'ak, Euzkadi bere aberrija, lasterr ezagutu eban, eta aberrtzale egin zan, eta len eban errdel-gogua, euzkel-gogo biurrtu zan, aberrtzaletasunari eskarrak.

Sabin baña etzan emen geratu.

Aberrtzaletu zanian ba, euzkeldundu egin zan Sabin, euzkeraz ezekijan euzkotarra, benetako euzkotarra etzala-ta.

Eta gixon elduba zala ikasi eban Sabin'ak euzkeraz, ez baña edozelan, sakon eta txukun baño.

Sabin baña etzan emen be geratu; etzan ba naikua arentzat, euzkotarren elia, beste iñok baño sakonago, txukunago ta osuago ikastia; ondiño geyago egiteko be almena ta kemena be bai ebazan Sabin'ak, eta irakasle egin zan.

¡Sabin euzkel-irakasle!... ¡Olakorik! Atzo, esate baterako, euzkeraz tautik be ezekijan gixona, gaurr, euzkel-irakasle egindda dakusgu.

¡Zelako irakasle egindda baña!... Arrittu zattez irakurrle, ¡arritu!.

Eta Euzkadi'n, Sabin ixan zan lako irakasle bat, biarr-biarrekua zan, ilddegira bidian zan euzkera gaxua, gure ele garbi-ederra gaizkatuko ba'zan.

Baña Sabin etzan irakasle bakarrik ixan, euzkel-idazlia be, onenetarikua ixan zan-eta.

Berak idatzirikuak dira ba: Umiaren lenengo aizkidia (euzkeraz umiak irakurrten ikasteko). Lenengo Egutegija. Lecciones de Ortografia del euzkera bizkaino, Corrección de la numeración euzkérica, Corrección del Pater Noster euzkérico; Defensa de la palabra Euzkadi, eta abarr eta abarr.

Sabin'ak ondiño geyago be egin eban; Sabin'ak euzkel-gauzatzaz egin legiken gustija egin eban ba, beste iñor baiño euzkeldun osuagua ixatera eldu zan-eta.

Sabin olerrkarija be ixan zan, ¡olerrkarija!, ixenari dagokijon lez, eta ez asko garan lako sasi-olerrkarija.

Ta diñotan au egija dan ala ez jakitteko, berak idatzi eban OLERRKIJAK deritxon idaztija irakurrtia baño eztago.

¡Olerrkijak! antxe irakurriko dozuz irakurrle: ¡Gitxi, baña sakonak, eta mamintsubak eurak! Eta Sabin'ak euzkereatzaz egin eban gustija ¿zergatik egin ebala uste dozube? ¿Euzkel-zaletasunagatik bakarrik? ¡Ez irakurrle, ez! Sabin'ak euzkel-gauzatzaz egin eban gustija aberrtzaletasunagattik egin eban.

Beraz ¡Gora Aberrtzaletasuna! ¡Gora Sabin! GOYAN BEGO.

URIBITTARRTETARR IBON.